EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO

voluntario de la olimpiada solidaria
Objetivos OSE de la Olimpiada Solidaria

Ikasteko Olinpiada Solidarioa antolatzeko beharrezkoa da lan eta esfortzu handia. Pertsona solidario eta arduradunak behar ditugu, beren denbora eta energiaren zati bat Olinpiada antolatzen eta beronen jarraipena egiten erabiltzeko prest daudenak.

Kasu askotan lagundu izan digute Unibertsitateetako ikasle-elkarteek eta boluntario-taldeek.

Baina Ikasteko Olinpiada Solidarioko boluntario nagusiak dira liburutegien arduradunak, gela bakoitzean eta jarduera arrakastaz aurrera ateratzeko pertsonalki inplikatzen direnak. Izan ere, honako zeregin hauetako ardura hartzen dute: beren sare sozialetan jardueraren publizitatea egitea, ezarria den ordutegian gela zaintzea, orduen eta partaideen zenbaketa kontrolatzea, eta, azkenik, datu horiek web orriko kontrol-panelean sartzea, edo beren gelako QRa eskaneatzea. Horiek denek dute, guregandik, eskerrona eta miresmena.

HIRU MODU DAUDE BOLUNTARIO IZATEKO IKASTEKO OLINPIADA SOLIDARIOAN:

  • Ikasgelaren baten zuzendaria, arduraduna bazara (izan daiteke liburutegi publiko, ikastetxe, institutu, ikastetxe nagusi bat…), gela solidario gisa inskribatu dezakezu gela eta, Olinpiada, bertan egin dadin arduratu.
  • Boluntarioen elkarte edo bulegoa bazara eta Olinpiadarekin bat egiteko interesa baduzu, zure unibertsitatean, institutuan, ikastetxe nagusian antolatuz.
  • 18 urte baino gehiago badituzu eta, zure kabuz, Olinpiadarekin konpromiso handiagoa nahi baduzu hartu, zure hirian parte hartzen duten geletako batera joan zaitezke eta bertan arduradun denarekin lankidetzan jardun.

Egin zaitez boluntario

Hiru talde hauen arteko batean bazaude, idatz iezaguzu info@olimpiadasolidaria.com helbidera edo, Komunitate Autonomoen arabera, KONTAKTATU apartatuan aurkituko dituzun e-mail helbidetara.