ZER DA IKASTEKO OLINPIADA SOLIDARIOA
Ikasteko Olinpiada Solidarioa (IOS) nazioarteko jarduera bat da, bereziki haur eta gazteei zuzendua.

Haren helburu nagusia da 4, 10 eta 17 GJHekin laguntzea.
Ekimenean parte hartzen duten herrialdeetako elkartasun-gelatan ikasle batek inbertitzen duen ikastordu bakoitzeko, Olinpiadaren antolakuntzak EURO bat emango du lankidetza-proiektuak kofinantzatzeko.
Olinpiada urtero egiten da hilabetez, eskola-egutegiaren barruan. Hezkuntza formaleko eta hezkuntza ez-formaleko ikastetxeetan egiten da.
Edizio bakoitzean proiektu bat edo gehiago aukeratzen dira, beti ere hezkuntza/prestakuntza eremuaren barruan, Olinpiadaren laguntza izateko.
´Nik ikasteak, haien etorkizuna eratzen du' moduko leloen pean, IOS, giza balioak, sustatzen dituen iraultza solidario mardula bihurtzen da. Horretan, guztiek lagun dezakete ahal duten neurrian.