ZERO GELARI DOHAINTZA

La Ikasteko Olinpiada Solidarioaren helburua da gazteak solidaritatearen eta gizarte-erantzukizunaren balioetan heztea, biztanleria pobreenen errealitate sozioekonomiko eta politikoetara sentsibilizatuz eta, balio horiek, aktiboki bizitzeko aukera emanez.
Garrantzitsua da ulertzea Ikasteko Olinpiada Solidarioaren helburu nagusia ez dela dirua biltzea, ikasleek ez baitute dirurik ematen. Ikasteko Olinpiada Solidarioaren helburua, batik bat, hezkuntza da: gazteak, jarrera eta portaera solidarioak har ditzaten bultzatzea.
Estatu osoko gela presentzial batean ikasteaz gain, ikastordu horiek monetizatu egiten dira gure babesle eta laguntzaileei esker, eta 0 gelari dohaintza solidarioak egiten zaizkio. Dohaintzok zuzenean joango dira gerraren biktimei laguntzeko, etxebizitzetan ostatu hartzeko aukera erraztuz, eskola-adinean diren haur eta familiei laguntza psikologikoa emanez, babes-materialak, berokuntza eta eskola-garraiobideak eskainiz.